A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z #

Etsaiak

CD

Etsaiak
Etsaien etsaiak

Etsaien etsaiak

 

Argitaratua
1992
Formatua
CD
 

Etsaiak
Presoak S.O.S.

Presoak S.O.S.

 

Argitaratua
1994
Formatua
CD
 

Etsaiak
Guerra zikina

Guerra zikina

 

Argitaratua
1995
Formatua
CD
 

Etsaiak
Bakearen guda

Bakearen guda

 

Argitaratua
1997
Formatua
CD
 

Etsaiak
Askatasun taupadak

Askatasun taupadak

 

Argitaratua
1999
Formatua
CD
 

Etsaiak
Zuzenean,00

Zuzenean,00

 

Argitaratua
2000
Formatua
CD
 

Etsaiak
Kaos

Kaos

 

Argitaratua
2001
Formatua
CD
 

DVD

Etsaiak
1987-1997 Hamar urte Etsaiak

1987-1997 Hamar urte Etsaiak

 

Argitaratua
0000
Formatua
DVD
 

Lekeition (Bizkaia) sortu zen Etsaiak, 1987an. Azken hamarkadan Euskal Herrian izan den hardcore, punk eta trash talderik arrakastatsuenetakoa da. Erritmo azkar eta bortitzak eta hitz salatzaile eta aldarrikatzaileak landu ditu hogei urte hauetan, eta hasierako estilo eta izpirituarekiko fideltasun handia erakutsi du. Nolabait, 80ko hamarkadako taldeen punk filosofiaren ordezkaria izan zen 90eko hamarkadan, eta horri eusten dio gaur egun ere. Lauzpabost urteko geldialdiaren ostean, 2008an agertokietara itzuli zen, Apurtu arte izeneko diskoa aurkezteko zuela.

 

Hasierako taldetik Aitor Ibarra Auo (ahotsa) eta Paul Erdozia (bateria) baino ez dira gelditzen Etsaiak-en. Haiekin batera Jokin Erdoziak (baxua) eta Martin gitarristak osatu zuten taldea Lekeitioko gaztetxean, eta 1987ko abuztuaren 15ean eman zuten lehen kontzertua, gaztetxean bertan. Haatik, hurrengo urteetan aldaketa ugari izan ziren taldean, baina Iñigo Arrasate Iñigito eta Txarri gitarristak sartzearekin batera, sendotu egin zen Etsaiak. Gaztelaniaz eta euskaraz abesten zuen taldeak lehen urte haietan.

Lehen maketa 1991n grabatu zuten, Lorentzo Records estudioan (Berriz, Bizkaia). Grabazioa ordaintzeko dirurik ez zutenez, kamiseta batzuen truke erabili ahal izan zuten estudioa, bi egunez. Euskal Herrian autogestioaren bidez banatu zuen taldeak maketa, baina Espainian Madrilgo Potencial HC arduratu zen hura zabaltzeaz. Maketa hura CD formatuan berrargitaratu zuten urte batzuk geroago, zuzeneko beste kantu batzuekin batera, Amen izenarekin (Oihuka, 2003).

1992an, Jokin Erdoziak taldea utzi zuen, eta Josu Arrasate Artrofi-k hartu zuen haren lekua. Maketaren oihartzuna Esan Ozenki diskoetxeko arduradunengana heldu zen, eta lehen diskoa grabatzeko proposamena egin zioten taldeari. Maxi bat grabatzea zen hasierako asmoa, baina azkenean disko luzea bihurtu zen, bi zatitan grabatua. Beren kantuena bezalako abiadura bizia hartu zuen taldearen ibilbideak lehen diskoa kaleratu eta gero. Gaztetxe eta etxe okupatuetan hasi ziren jotzen, baina, kontzertuz kontzertu eta diskoz disko, milaka gaztek egin zuten bat taldearen doinu eta mezu bortitz eta zuzenekin. Gorakada horretan, izugarri bultzatu zituen Negu Gorriak taldeak, hainbat kontzertu hasteko gonbidatu baitzituen.

90eko hamarkada oso emankorra izan zen taldearentzat. Presoak S.O.S. (Esan Ozenki, 1994), Gerra zikina (Esan Ozenki, 1995), Bakearen guda (Esan Ozenki, 1997) eta Askatasunaren taupada (Esan Ozenki, 1999) diskoak argitaratu zituen, eta Euskal Herriko jaialdi jendetsuenetan parte hartu zuen:  Egin Txotx, Egunkariaren Jaia, Euskal Herria Zuzenean, Ibilaldia, Elkartasun Eguna... Tarte horretan, zenbait aldaketa jazo ziren taldekideen artean: Keu Agirretxea (gitarra), Mikel Arakistain (baxua), Afrika Bibang (ahotsa) eta Aritz Elordieta Toki (perkusioa) sartu ziren taldean, besteak beste. Halaber, Euskal Herrian ez ezik, Mexikon ere arrakasta handia lortu zuen 80ko hamarkadako euskal punk taldeen jarraitzaileen artean (La Polla Records, Eskorbuto, RIP...). Ondorioz, hiru alditan, 1993, 1995 eta 1999an, joan zen Etsaiak Mexikora kontzertuak ematera. Kuban, Suitzan, Katalunian eta Frantzian ere aritu zen taldea. RIP taldearekin harreman berezia izan du Etsaiakek, eta haren izpirituaren ordezkotzat jo daiteke. "Antimilitar", "Lepoan hartu", "Mundo muerto", "Crimen de estado" eta Arrasateko taldearen beste zenbait kantu jo eta grabatu ditu Etsaiakek.

Gipuzkoan Oiartzungo Pagoa aretoan eta Lapurdin Kanboko Gazte Topagunean grabatuko zuzeneko disko batekin itxi zuen Etsaiak taldeak 90eko hamarkada zirraragarria. Hurrengo urtean, Kaos (Metak, 2001) argitaratu zuen, baina ondoren lan erritmoa moteldu egin zuen taldeak. Proiektu paraleloak martxan jartzeko baliatu zuten taldekideek geldialdia: Auok Pin Pan Pun Band sortu zuen, Paul Erdoziak Nok taldea, Iñigo Arrasatek Txapelpunk, eta Keu Agirretxeak Fjord eta UEK. Lehen maketa berrargitaratu ostean, 2003an, etenaldia egitea erabaki zuen taldeak. Hurrengo urteetan, une jakin batzuetan baino ez ziren elkartu, kontzertu bakan batzuk emateko, hala nola Gazte Topagunean eta Donostiako Aste Nagusian, baina 2007an berriz kantuak sortzeari ekin zioten, eta 2008an Apurtu arte (Baga Biga) kaleratu zuten, Etsaiaken azken diskoa. Aurretik, Keu Agirretxeak eta Mikel Arakistainek taldea utzi zuten, eta haien ordez Txusek hartu zuen gitarra, eta Artrofi taldera itzuli zen. Hasierako estilo eta jarrerari eutsi dio taldeak lan horretan, eta bide beretik segitzeko asmoa du.

Testua: Jon Eskisabel